XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emaiezu Jauna, betiko atsedena, eta betiko argiak argi-egin dezaiela.

Alaxe.

(Bakoitzak nai duen eskaera egin dezake).

ESKAERAK 1) Jesus maitea, Jetsemani'ko baratzean ain ugari ixuri zenuen odol-izerdiagatik Garbitokian arkitzen diran nere aideetaz erruki zaitez.

(Aita gurea, ta Agur Maria).

Emaiezu, Jauna, betiko atsedena eta betiko argiak argitu ditzala.

2) Jesus maitea, pillareari lotu-ta artu zenituen zigorkaldiagatik, Garbitokian oñazez dauden nere lagun eta ezagunen animetaz erruki zaitez.

(Aita gurea, ta Agur Maria).

Emaiezu, Jauna, betiko atsedena eta betiko argiak argitu ditzala.

3) Jesus maitea, zure burua koroitu zuten arantza zorrotzagatik, Garbitokian arkitzen dan anima aztuenaz eta andik beranduen atera bearko luken animaz erruki zaitez.

(Aita gurea ta Agur Maria).

Emaiezu, Jauna, betiko atsedena eta betiko argiak argitu ditzala.

4) Jesus maitea, guruzpean ibilli zenuen ibillera garratzagatik, Garbitokitik azkar ateratzeko dagon animaz erruki zaitez.

(Aita gurea ta Agur Maria).